HERNANI HIP-HOP EGUNA 2007

Egitaraua Hip-Hop eguna 2007 Hernani

Hip-Hop Egunaren III. edizioa ere Tilosetako gune pribilegiatuan ospatu genuen, eguraldi onak lagunduta eta lagun askorekin inguratuta :-)

III. 
HIP-HOP EGUNA HERNANIN 
ABESLARI GAZTEEN, SCRATCH, GRAFITI ETA BREAK DANTZARIEN EGUNA 



SARRERA 
Euskal Herrian geroz eta gehiago dira Hip-Hop kulturagatik erakarrita sentitzen diren gazteak. Hip-Hopa 80. hamarkadan AEB-etako auzo txiroetan sortutako mugimendua da, espresiobidea. Ideiak eta sentimenduak adierazteko modua da Hip-Hopa, eta horretarako, idei eta sentimendu horiek adierazteko, baliabide desberdinak erabiltzen ditu: 
Rap musikak, doinu eta letren bitartez, ahozko espresioa adierazten du, kantatzeko eta musika egiteko modu berezia (scratcharen teknikak lagunduta). 
Break dantzak gorputzaren espresioa ahalbideratzen du. Gorputza, lurrarekin harreman estuan eta musikaren laguntzaz, mugimendu ikusgarrien bidez, espresio tresna bilakatzen da. 
Grafitiarekin, idei eta sentimenduak, irudi bihurtzen dira. Espraiaren teknikaz baliatuz panel edo paretak orri zuriaren papera jokatzen dute. 
Hip-Hop mugimenduaren espresio desberdin hauek Hernanin erakutsi nahiko genituzke HIP-HOP EGUNA ren bidez. Aurtengoa hirugarren urtea da Hip-Hop eguna antolatzen dugula eta aurreko edizioetan jaso duen harrera ona edukitzea espero dugu. 

Kartelaren egilea: Mik Dirty Vinyl.

EKITALDIA 
Lekua: Hernani (Tilosetako plaza). Eguraldi txarra egingo balu Atsegindegiko plazan. 
Data: 2007 -ko ekainak 09, larunbata
Eguna bitan banatuko genuke: 

A- IKASI. 
Goizean zehar. Hip-Hop mugimendua ezagutzeko tailerrak. 

11:00-14:00 
Tarte horretan hainbat tailer egongo lirateke jendearen eskura. 

1- GRAFFITI TAILERRA. Jendeak graffitiaren teknikak ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izan dezan. 12 panel egongo dira guztira eta horietako batzuk aurrez bananduta egongo dira, besteak momentuan gerturatzen den jendearen esku. 


2- SCRATCH ETA DJ TAILERRA. Musika pintxatzeko, nahasteko eta scratch-ak egiteko teknikak erakutsi. Selektah Kolektiboko DZ-ren eskutik (egun Fermin Muguruzaren taldeko partaide da). 

Zigor DZ, platoetan maixu.


3- BREAK DANCE TAILERRA 
Gorputzaren espresioa musika eta dantzaren bidez lantzeko teknika. Monitore lanetan: Intxaurbreak taldeko Diego. Break dantza irakasleak. 

 

14:30 
Bazkaria.
 

Bazkaldu eta gero graffitiak margotzen jarraituko dute eta bitartean musika jarriko genuke. Iluntze parteko ekitaldirako eszenatokia teknikoki prestatzen da. 
 


B- GOZATU 

16:00 
Jaialdia. 
Dzren musika + scratch erakustaldia + ekitaldiaren aurkezpena (Nor garen, zeintzuk parte hartuko dugun eta zer egingo dugun).

17:00 
ABESLARIEN TARTEA
 
Asko dira Euskal Herrian, rap musikaren bidetik abesten hasi diren gazteak. Gutxi dira ordea, jendearen aurrean eta baldintza egokietan, beraiek konposatutako kantuak aurkezteko dituzten aukerak. Jaialdi honetan gustura aritzeko aukera eman nahi diegu. Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako abeslari gazteak izango ditugu. 

18:00 
Aritz Sound System-en musikarekin break dantza erakustaldia ( 4-5 dantzari).